Sareginak Laborategiaren ikaskuntzak eta proposamenak

[ PROIEKTUA ]

Sareginak Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak bultzatutako proposamen kultural eta soziala da, arte-sorkuntzaren bidez, emakume errefuxiatu, migratzaile eta arrazializatuak ahalduntzea eta haiei ikusgarritasuna ematea du xede.

[ HELBURUAK ]

Istorio eta esperientzia anitzei ikusgarritasuna ematea: Kulturguneetan emakume migratzaile eta errefuxiatuen ordezkaritza aktiboa sustatzea.

Kulturarteko elkarrizketa sustatzea: Artearen bitartez zenbait komunitaterentzako topaguneak sortzea.

Artearen bitartez eragin soziala sortzea: Sentsibilizaziorako eta eragiteko tresna gisa erabili daitezkeen piezak garatzea.

[ LABORATEGIAK ETA NARRATIBAK]

Proiektu honek diziplina gakoetako hiru laborategi barne hartzen ditu: argazkigintza, poesia eszenikoa eta antzerkigintza. Parte-hartzaileek haien narratiba autobiografikoak garatzen dituzte eta, elkarguneko ikuspuntu feminista eta deskolonizatzailetik, narratiba berriak eraikitzearen inguruan hausnartzen dute.

[ ERALDAKETA ]

Emakume horien parte-hartze soziopolitiko eta kulturala mugatzeko, ikusgaitz bihurtu ohi dituzte eta estereotipoak jasaten dituzte, eta, hain zuzen ere, horri erantzuna emateko jaio da Sareginak. Artearen bidez, proiektuak harremanerako, lankidetzarako eta adierazpenerako espazioa sortu du, eta, aldi berean, indarkeria sinbolikoen konponketa eta kultura-aniztasuna gizarte eraldaketarako motore gisa sustatzen ditu.

Sareginak Laborategiaren ikaskuntzak eta proposamenak

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.